Niretzako
Ni naizela nirea eta ez beste inorena.
Nik behar dudala izan nire lagun onena, nire maitale, erronka eta
inbertsio handiena.
Nire indarra eta gogoa nire ametsak betetzeko direla, ez beste
inorenak.
Denbora aurrera doala eta honekin batera ez banoa bizitzak ihes
egingo didala.
Bete ditzadan egunak kolorez, argiz eta irriz.
Bizi dezadan egun bakoitza azkena izango balitz bezala,
eta egin dezadan nire bizitza nik nahi bezalako istorioa.










